jueves, 18 de diciembre de 2014

Olentzero barazkijalea




BERTSIO BARAZKIJALEA
Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
pizza egitera
Aditu duenenan
Jesus jaio dela
lasterka etorriko da
Berri ona ematera.

Horra, horra
gure Olentzero
piper hortzean duela
eserita dago.
Kakiak ere baitu
azenaorioekin
bihar meriendatzeko
botila ardoekin.

Olentzero buru handia
entendimentuz jantzia
bart arratsean
edan omen du
hamar arruko zahagia!
Ai urde tripa handia,
laralalala laralalala
ai, urde tripa handia,
laralalala laralala


Olentzero, buru handia
entendimentuz jantzia,
bart arratsean
edan omen du
bost arroako zahagia
Bai urde tripa handia!


BERTSIO TRIPAZALEA

Horra, horra...
Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera
Aditu duenenan
Jesus jaio dela
lasterka etorriko da
Berri ona ematera.

Horra, horra
gure Olentzero
pipa hortzean duela
eserita dago.
Kapoiak ere baitu
arrautzatxoekin
bihar meriendatzeko
botila ardoekin.

Olentzero guria
ezin degu ase
bakarrik jan dizkigu
hamar txerri gazte
saieski ta solomo
majina bat heste
Jesus jaio da eta
kontsola zaitezte

Olentzero, buru handia
entendimentuz jantzia,
bart arratsean
edan omen du
bost arroako zahagia
Bai urde tripa handia!

Horra, horra...



 BERTSIO EZAGUNENA


Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentziuarekin
ikatza egitera.
Aditu duenian
Jesus jaio dala
lasterka etorri da
berri ematera.
Horra, horra, gure Olentzero
pipa hortzetan duela
eserita dago.
Kapoiak ere baitu
arraultzatxuekin
bihar merendatzeko
botila arduakin.
Olentzero buru handia
entendimentuz jantzia
bart arratsean
edan omen du
hamar arruko zahagia!
Ai urde tripa handia,
laralalala laralalala
ai, urde tripa handia,
laralalala laralala


viernes, 7 de noviembre de 2014

Euskal musikako taldeek Irubideko plazatxoan jo behar dute.

Dakizuenez, ebaluazioari adio esateko, euskal musika-emanaldi txiki bat izango dugu Irubideko plazatxoan. Zuk nahi duzun taldea edo kantaria ekartzen ahal duzu. Sartu hemen kantarekin prestatu duzun ariketa, eta Youtubeko bidea gogoan gorde. Badakizue zein den saria! Zure ebaluazioko kalifikazioari musika pixka bat jarriko diozu alboan. Anima zaitezte!

sábado, 26 de abril de 2014

Natura Irubidetik zainduz.Zer egin, ideiaren helburuak eta beharra argudiatu, egin, eta esperientzia azaldu.

Esperimentu txiki bat egin dezagun. Har dezagun egunkari bat, eta Naturari buruzko berri bat bilatu. Guri heltzen zaizkigun berri gehienak txar-txarrak dira, beldurtzeko modukoak.
Dena den, beldurra ere gauza txarra da, arrunt txarra. Eta beldurra astintzeko modurik errazena da denon artean egitasmo bat gauzatzea, mamitzea.
Horretarako, binaka jarrita, gure ingurumena hobetzeko ideia bat edo esperientzia bat sortu behar dugu, sortu edo nonbait bilatu; hori egin eta gero, egitasmo horren nondik-norakoak idatzizko testu batean jasoko ditugu; hirugarrenik, pentsatutakoa egingo dugu, eta bukatzeko, ahozko testu baten bidez izan dugun esperientzia kontatuko dugu ikasgelan.
Beraz, hauexek dira  eman behar ditugun pausuak.

1. Ideia bilatu.
2. Egitasmoa defendatu eta azaldu.
3. Lana burutu.
4. Esperientziaren berri eman.

Dagoeneko, zenbait gauza abian ditugu. Konpostontzi bat martxan jarri dugu; Arga ibaiko puska bat garbituko dugu; papera erreziklatzen dugu. Baina beste gauza asko ere egiten ahal ditugu. Esaterako:
1.Bizikletaren eguna.
2.Bukatu den kurtsoko apunteak heldu den urtekoentzat gorde.
3.Konpostontziaren esperientzia beste ikasgela batzuetara zabaldu.
4.Bigarren eskuko gauzei beste bide bat.
5.Baratze txiki bat martxan jarri.
6.Teknologia berriak erabili.

Interneten sartu-atera bat egin behar duzue, merezi duen ideia bat aurkitzeko. Gero, gogotik zuen burua berotu. Teoriak aldera batera utzita, ahalik eta txukunen egin. Eta gero, Irubideko Plazatxora plazaratu.
Anima zaitezte.

IDAZLANA EGITEKO BALIABIDEAK:

  • Tituluan agintera erabili,
  • behar izan; ahal izan.
  • Nork/nor.
  • ...-t(z)eko esan/ gomendioa eman/ eskatu/ aukera eman
  • Irakurleari erreferentzia egin.
  • NON, NOREKIN, ZEREZKOA, NOIZ,
  • ...(E)NEAN

Irubideko plazatxoa