jueves, 25 de febrero de 2016

LIBURU-HOZKAILUA

LIBURUAK TRUKATZEKO HOZKAILUA


         DBHko 3. mailako A ereduko ikasleek, Nafarroako Emauseko Trapuketarien eta Ikastetxeko APYMAren laguntzari esker, liburuzaletasuna bultzatzeko egitasmo bat martxan jarri dute. Horretarako, Emausko Trapuketariek hozkailu bat prestatu dute bai liburuak, bai komikiak, bai aldizkariak, bai CDak hortxe uzteko eta hartzeko. Besterik ez da behar, aukera horretaz probesteko. Ikastetxean ditugun hizkuntza guztiak hor egotea espero dugu. Baten bat bere etxeko liburutegian garbitu bat egitekotan badabil, jakin dezala  aukera ederra duela liburu horiek hona ekartzeko. Hor bezain ongi ez da gure liburu zaharra inon ere egonen, jende gaztearen esperoan.


martes, 23 de febrero de 2016

Argentinako adiskidea

Oraingoan, gure asmoa Argentinan lagunak egitea da, euskeraren bidez. Horretarako, Argentinan euskera ikasten ari den lagun bat harrapatu behar dugu, eta blog honetan idaztera animatu. Ea lortzen dugun!