jueves, 25 de enero de 2018

Kantarik gogokoena

Euskal Unibertsoan zenbait planeta berri azaldu dira. Txoko honetan, planeta berri horiek badute haien gorabeharak kontatzeko aukera. Anima zaitezte. Hasteko, proposatzen zaizuen gaia kantarik gogokoenaren inguruan idaztea da. Dakizuenez, hala esaten zen lehen behinik behin, musikak eutsi egiten die planetei. Hori dela eta, kanta batez hitz egin behar duzue. Hasteko, deskribatu aukeratu duzuen kanta, zer dioen, noizkoa den...eta gero, kanta horrek burura dakarkizuena bota. Egin orduko, egina. Anima zaitez.